Iparraldeko autobia
A-1 autobia itxi dute Olazagutian, Donostiarako noranzkoan, horma bat jausi ostean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
395 irteeratik ari dira trafikoa desbideratzen.
Your browser doesn’t support HTML5 video
A-1 autobia (Iparraldeko autobia) itxita dago Donostiarako noranzkoan, Olazagutian, horma zati bat jausi baita 395. kilometroan.
SOS-Nafarroak eman du horren berri, eta argitu 395 irteeratik ari direla desbideratzen trafikoa.
Azken orduotan euriteen ondorioz izan den gorabeheretako bat da aipatutakoa, baina Nafarroa iparraldean beste hainbat gertakari ere jaso dira. Besteak beste, NA-140 errepidea itxi dute goizean Uztarrozen, zuhaitz bat erori ostean.