Itxi

Trafikoa

Erandion izandako bi istripuk, bata BI-604an eta bestea N-637an, trafikoa zaildu dute goizeko lehen orduan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Horietako batean, auto bat irauli da eta errepide erdian geratu da, zirkulazioa oztopatzen. Pertsona bat zauritu da.

Bilboko Enekuriko sarrera (BI-604 errepidea) eta N-637 errepidea, Erandion, arretagune izan dira goizeko lehenengo orduan, trafikoa motel joan baita bi puntu horietan.

Istripuetako batean, auto bat irauli da eta errepide erdian gelditu da, zirkulazioa oztopatzen. Segurtasun Sailak eitb-.eus-i jakinarazi dionez, pertsona bat zauritu da.

Bigarren istripua, berriz, Barakaldoko noranzkoan gertatu da, Erandion baita. Ibilgailu bat errepidetik irten da, eta zirkulazioan eragina izan du, auto ilara luzeak sortu baitira. Ezbehar horretan ez da inor zauritu.