Itxi

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Uholdeak Nafarroan; Athletic, 40. finalaren bila; eta otsaileko KPIa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Zuhaitz baten enborra, Arga ibaian. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Uholdeak Nafarroan: Ebroko Konfederazio Hidrografikoak jakinarazi duenez, Miranda, Araba, Nafarroa eta Errioxan uholdeak eragin dituzten Ebro garaiko ibaien emariak arintzen hasi dira, emariaren punta Tuterara (Nafarroa) iritsi den bitartean, Castejon 2.100 metro kubikoko ur bolumenarekin utzi ondoren.

- Athletic, 40. finalaren bila: Athleticek 2023-24 Errege Kopako finalerako sailkatzea lortu nahi du, San Mamesen, 21:30etik aurrera, Atletico Madril aurkari, finalerdietako itzuliko partidan. Talde zuri-gorriak helburu hori gauzatuz gero, azken bost denboraldietan hirugarrenez eskuratuko luke finalerako txartela, seigarren aldiz azken hamasei denboraldiak kontuan izanik. Ernesto Valverderen gizonek gol bateko aldea dute finalerdietako itzuliko partida honi begira, Madrilen jokatutako joaneko neurketan 0-1 irabazi baitzuten. Yuri Berchiche, ia ziur, Athleticen, eta Antoine Griezmann, baieztatuta, Atletico Madrilen, ezingo dira zelairatu, lesioak tarteko, eta aurreikuspena da giro ikusgarria izatea San Mamesen eta Bilbo osoan. EITBk zuzenean emango du norgehiagoka, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.

- Otsaileko KPIa: Otsaileko Kontsumoko Prezioen Indizearen datuak ezagutaraziko dituzte gaur. Euskal Autonomia Erkidegoko urte arteko KPIa % 3,5ean kokatu zen urtarrilean, batez ere elikagaien garestitzearen ondorioz, eta prezioak % 0,1 igo ziren aurreko hilaren aldean.