Itxi

Ibaiak

Ibaien egoera bere onera etortzen ari da Nafarroan, Castejonen Ebroren emaria nabarmen txikitu denetik

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Segundoko 1.500 metro kubiko jasotzen zegoen goizeko lehen orduan Ebro ibaia Castejonen, eta 6,44 metroko altueran. Aurre alerta egoeran dago oraindik, beraz.

Ultzama ibaiaren emaria, Atarrabian. Argazkia: EFE

Egunotako eurite mardulen ondotik, normaltasuna da nagusi Nafarroako ibaietan, Ebroren zati batean salbu. Izan ere, Castejoneko tartea aurre alerta egoeran zegoen, oraindik ere, goizeko lehen orduan, nahiz eta emaria asko txikitu den atzotik.

Hain zuzen ere, segundoko 1.500 metro kubiko jasotzen zegoen, eta 6,44 metroko altueran

Tuteran, bestalde, gainez egin zuen atzo ibaiak, eta Alde Zaharreko hainbat kale eta garaje urez bete ziren. Dena den, uhaldia ez zen 2015 (2.691 metro kubiko), 2018 (2.682 metro kubiko) eta 2021 (.2500 metro kubiko) urteetakoa bezain handia izan.

Horixe esan du, bederen, Ebroren Goi Erriberako Eskualdeko presidente Jose Miguel Achonek. Egoera "aurreikusitakoa baino apalagoa" izan zela adierazi du honek.

Atzo, 11:30ean bizi izan zuen Castejonek egoerarik okerrena. Segundoko 2.088 metro kubiko jaso zituen ordu horretan ibaiak —2.200 metro kubiko jasotzea espero zen—.