GIPUZKOAKO LURRALDE AUZITEGIA
Santi Cocaren auzian ihes eginda zegoen auzipetua atxilotu dute Frantzian
EITB MEDIA
Gaztea 2022ko urritik zegoen ihes eginda, eta Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak iazko otsailean eman zuen hura aurkitu eta atxilotzeko agindua.
Santi Cocaren auzian ihes eginda zegoen eta, beraz, oraindik epaitu gabe dagoen auzipetua atxilotu dute Frantzian, kasuaren gertuko iturriek EFE berri-agentziari jakinarazi diotenez.
Aldian-aldian Justiziaren aurrean agertzeko derrigortasuna ezarri zion epaileak, Cocaren heriotzagatik atxilotu zutenean. Agertzen ez zela eta, iazko otsailean Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak hura aurkitzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen. 2022ko urritik ihes eginda zegoen.
2019an hil zen Santi Coca Donostian, diskoteka baten atarian jasotako jipoiaren ondorioz.
Epaiketa behin atzeratu zen, gaur atxilotutako auzipetu horrek ihes egin zuelako. Epaiketa azaroa eta abendua bitartean egin zen, nahiz eta atxilotua bertan ez izan. Auzipetuetako bati akusazioa kendu zioten, hiru absolbitu egin zituzten eta beste bati, espainiar aberritartasuna duenari, hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten zuhurtziagabekeriazko homizidioagatik.