Istripua Nafarroan
54 urteko txirrindulari bat larri zauritu da Untzitibarren, kamioi batek harrapatuta
Agentziak | EITB Media
Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute helikopteroz, burezurreko traumatismoarekin. Ezbeharra 15:52an gertatu da, NA-234 errepidean.
54 urteko txirrindulari bat larri zauritu da gaur NA-234 errepidean, Artaitzen (Untzitibar, Nafarroa), kamioi batek harrapatuta.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra 15:52an gertatu da, eta txirrindularia Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute, garezurreko traumatismo batekin, larri. Helikoptero batek eraman du ospitalera.
Iruñeko Argiketa Brigadako foruzainak ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari dira.