Trafikoa
Trafikoa bere onera etorri da Txorierriko igarobidean goizeko lehen orduko auto ilaren ondotik
EITB MEDIA
Sondikan hiru ibilgailuren artean gertatu den ezbeharrak ilara luzeak eragin ditu N-637 errepidean.
Hiru ibilgailuk talka egin dute N-637 errepidean (Txorierriko igarobidea), Donostiarako noranzkoan, goizeko lehen orduan. Sondikan jazo da, hain zuzen ere, ezbeharra, Larrondo parean, 07:30ean.
Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, ez dago argi istripuan norbait zauritu den ala ez.
Errei bat itxita egon da, eta 4 kilometroko ilarak sortu dira. Ordu honetan (08:20) trafikoa bere onera etorri da.
¿¿¿ #Istripua #N637 Km 16 #Sondika-n #Galdakaoko norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) March 8, 2024
Errei bat itxita eta 4 km-tako #Autopilaketak
¿¿¿ Accidente en N-637 Pk 16 Sondika sentido Galdakao.
Hay un carril cortado y 4 km de retenciones.
¿¿ 011#Trafikoa pic.twitter.com/OSJqd28YKZ