Itxi

Bizkaia

Gaztelugatxeko sarbideak ireki dituzte berriro

EITB MEDIA

2021eko urtarrilean han izandako luiziak kaltetutako segurtasun hesiei azken ukitua eman behar diete oraindik. Hori dela eta, uhartetxoraino iristen den bidearen azken zatia hesituta egongo da.

Gaztelugatxe

Bizkaiko Foru Aldundiak berriro ireki ditu Gaztelugatxeko sarbideak, dagoeneko bukatu baitute, segurtasuna bermatze aldera, han egin duten obraren zatirik garrantzitsuena. Oraindik, baina, azken ukitua eman behar diete 2021eko urtarrilean izandako lur jausiak kaltetutako segurtasun hesiei. 

Arrazoi hori tarteko, uhartetxoraino iristen den bidearen azken zatia hesituta egongo da denbora batez, nahiz eta oinezkoek handik pasatzeko aukera izango duten.

Guztira, 915.536,96 euroko inbertsioa egin du Aldundiak "gune turistiko hori bisitatzen duten eta inguru horretan lan egiten duten pertsonen segurtasuna hobetzeko".

Aurrekontu horren zatirik handiena, 407.144,59 euro, harmailadia konpontzeko baliatu dute.