Itxi

Eguraldia

Abisu laranja ezarri dute gaurko Nafarroan, elurragatik eta haize bolada zakarrengatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Haizeagatik ezarritako abisua 20:00etatik 00:00etara egongo da indarrean, eta elurragatik jarritakoa 10:00etatik 00:00etara.

Elurra Belaguan. Argazkia: Alfonso Alestuey

Aemet meteorologia agentziak bi abisu laranja ezarri ditu gaurko Nafarroan. Alde batetik, orduko 90 kilometrorainoko haize boladak izango omen dira erkidegoan egunean zehar. Bestetik, 24 orduan sei zentimetro elur pilatuko omen dira Pirinioetan.

Haizeagatik ezarritako abisua 20:00etatik 00:00etara egongo da indarrean, eta elurragatik jarritakoa 10:00etatik 00:00etara.

Iragarpenari dagokionez, zerua hodeitsu edo estalita egongo da, nahiz eta tarteka ostarteak zabalduko diren. Ez du euri askorik egingo, baina elur-kota 1.200-1.500 metrotik 800-1.200 metrora jaitsiko da orduek aurrera egin ahala.

Tenperatura baxuenak bere horretan geratuko dira edo zertxobait jaitsiko dira. Maximoek, ostera, nabarmen egingo dute behera. Nafarroa iparraldean, haizeak gogor joko du.