Itxi

OSASUN ARAZOA

Edateko urik gabe daude Arabako lau kontzejutan, nitratoak direla eta

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Kanilako ura ez da edangarria nitratoak dituelako Legarda, Artatza, Mandoia eta Gereña kontzejuetan. Amvisa Gasteizko Udal Ur Zerbitzuak botilako ura eraman die 120 bizilaguni, arazoa konpondu bitartean.

Iturriko ura ez da edangarria Legardan une honetan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

Kanilako ura ez da edangarrria nitratoak dituelako Legarda, Artatza, Mandoia eta Gereña kontzejuetan, Araban. Lau herri horiek leku beretik hartzen dute ura, eta Osasun Publikoak putzuan analisiak egin ondoren, ez edateko eta sukaldean janaria prestatzeko ere ez erabiltzeko agindua eman du.

Nitrato gehiegi atzeman dute aztertutako ur laginean, eta arazoa konpondu bitartean, Amvisa Gasteizko Ur Zerbitzuak ura botiletan eraman die bizilagunei, 120 laguni gutxi gorabehera.

Bizilagunak oso kezkatuta daude gertatu denarekin, eta, behingoz, Gasteizko ur sarera lotzeko eskatzen dute, horrelakorik berriz gerta ez dadin.

Roberto Aguirre Legardako administrazio batzordeko kideak ETBri azaldu dionez, ez dakite zein den nitrato horien jatorria, aurten ez baitituzte putzuaren ondoko zelaiak ongarritu.

Pilar Garcia batzorde bereko kideak erakundeen utzikeria nabarmendu du, eta emaitza txarrak izan dituzten beste neurketa batzuk ezkutatu egin dizkietela salatu du.

Horrela, behin betiko irtenbidea eskatu dute Legardako bi bizilagunek.