Mugikortasun araudia
Patinete elektronikoak debekatu dituzte Gasteizko espaloi eta oinezkoentzako guneetan
eitb media
Gainera, kaskoaren erabilera derrigortu dute, eta patinete elektrikoak erabiltzeko gutxieneko adina 15 urtean ezarri dute.
PSE-EE, EAJ eta PP alderdien babesarekin, mugikortasun araudia aldatzea onartu du Gasteizko Udalak. Hori dela eta, aurrerantzean patinete elektrikoak debekatuta egongo dira Arabako hiriburuko espaloi eta oinezkoentzako guneetan.
Bizikletentzako bideetan ibiltzea, aldiz, baimenduta izango dute.
Berritasunen artean, bestalde, nabarmentzeko modukoa da kaskoaren erabilera derrigortu eta patinete elektrikoak erabiltzeko gutxieneko adina 15 urtean ezarri dutela.