Itxi

Kantabria

Hiru pertsona atxilotu dituzte gaixotasun hemorragikoa penintsula iparraldeko abeltzaintzan sartzeagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaixotasunaren epizentroa Kantabriako Miera haraneko abeltzaintzako ustiategi batean omen dago, eta handik zabaldu omen da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Guardia Zibilak Kantabriako hiru abeltzain atxilotu ditu, gaixotasun hemorragiko epizootikoa penintsulako iparraldeko abeltzaintzan sartzea egotzita, 3 milioi eurotik gorako kalte ekonomikoa eragin baitu.

Guardia Zibilaren ikerketaren arabera, gaixotasunaren epizentroa Kantabriako Miera haraneko abeltzaintzako ustiategi batean omen dago, eta handik zabaldu omen da.

Iazko urtarrilean, abeltzaintza-ustiategi horretako arduradunek behi ugari eraman zituzten Caceresko bi larre eremutara.

Uztailean, gaixotasuna aitortuta, 200 behi inguru eraman zituzten Kantabriara, ganadua mugitzeko beharrezko dokumentaziorik eta autonomia erkidegoan sartzeko jakinarazpenik gabe.

Joan den astean, abeltzaintzako ustiategiko bi arduradun eta ganadua Kantabriara legez kanpo mugitu zuen garraiolaria atxilotu zituzten.

Bideoak (1)