Indarkeria matxista
Hamar emakumek salatu dute Tolosaldeko osteopata sexu erasoengatik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Urtarrilaren 22an atxilotu zuten ustezko erasotzailea, Tolosaldeko osteopatia zentro batean sexu erasoa jasan zuten hainbat emakumeren salaketak jaso ostean.
Iragan ostegunean, beste salaketa bat jaso zuen Ertzaintzak Tolosaldeko osteopataren kasuarekin lotuta. Ustezko erasotzailea behin-behineko espetxealdian dago, epaileak horrela aginduta.
Urtarrilaren 22an atxilotu zuen Ertzaintzak, Tolosaldeko osteopatia zentro batean sexu erasoa jasan zuten hainbat emakumeren salaketak jaso ostean. Dirudienez, ukituak egin zizkien biktimei.
Aste honetako salaketak zenbatuta, hamar dira dagoeneko osteopata salatu duten emakumeak; horietako batek epaitegian jarri zuen salaketa.
Bien bitartean, Ertzaintzak kasua ikertzen jarraitzen du, biktima kopuru zehatza jakite aldera.