Itxi

martxoak 19

Euskotrenen eta Bizkaibusen % 30eko gutxieneko zerbitzuak daude gaur

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Bi garraiobideetako langileek grebara daude deituta, garraio publikoan eraso fisikoak eta hitzezkoak ugaritu direla ikusita.

Atxuriko tren geltokia. Artxiboko argazkia.

Euskotrenek eta Bizkaibusek iragarri dutenez, astearte honetarako deitutako greba egunean, % 30eko gutxieneko zerbitzuak bermatuko dira autobusetan, trenbideetan, metroan, tranbian, errepidean eta funikularrean.

Azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak emandako aginduaren arabera, garraiobideek jarduera arruntaren % 30 mantenduko dute. Euskotreneko erabiltzaileek telefonoz (944 333 333) nahiz APP ofizialaren eta Euskotrenen webgunearen bidez jaso dezakete informazioa. Erabiltzaileari arreta emateko telefonoa, bestalde, honakoa da Bizkaibusen:  946 12 55 55

Bizkaibuseko eta Euskotreneko langileek greba eguna dute gaurkoa, garraio publikoan eraso fisikoak eta hitzezkoak ugaritu direla ikusita.

Albisteak (1)