Itxi

Indarkeria matxista

Epailearen esku utzi dute bikotekide ohia kolpatu eta atxikitzeagatik atxilotutako gizona

EITB Media

Leer en Castellano

Astelehen goizaldean atxilotu zuten 41 urteko gizasemea, genero indarkeria, sexu eraso eta urruntze agindua urratzearen delituak egotzita.

Atxilotutako gizona, Ertzaintzaren esku egon da azken orduetan. EFE

Bikotekide ohia bahitu, atxiki eta eraso egiteagatik astelehen goizaldean Gasteizen atxilotutako 41 urteko gizona emakumearen kontrako indarkeriaren alorreko epaitegiaren esku utzi dute goizean.

Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, Ertzaintzak bere izapideak amaituta utzi dute epailearen esku. 

Guztira, hiru dira egozten zaizkion delituak: genero indarkeria, sexu erasoa eta urruntze agindua urratzea

Ustezko erasotzailea astelehen goizean atxilotu zuten, biktimak ihes egin eta Ertzaintzarekin harremanetan jarri eta gero. Agenteei esan zienez, bikotekide ohiak lonja batean atxikita izan zuen hainbat orduz, eta bertan tratu txarrak eta sexu erasoak egin zizkion. Gizonak emakumearengandik urruntzeko agindua zeukan.