Itxi

KOLONBIA

Gasteiztar baten heriotza ikertzen ari dira Kolonbiako Barranquilla hirian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Haren gorpua lepoan zaurituta eta kopetan kolpe bat emanda aurkitu dute, aste honetan, Kolonbiako hiri horretako hego-ekialdean.

Barranquillako agintariak Iker Samaniego Galarza arabarraren heriotza ikertzen ari dira. Haren gorpua lepoan zaurituta eta kopetan kolpe bat emanda aurkitu dute, aste honetan, Kolonbiako hiri horretako hego-ekialdean.

Samaniego errentan bizi zen Simon Bolivar auzoan, eta etxebizitzaren errentatzaileak atea bortxatzean aurkitu zuten gorpua, barrutik inork ez zuela erantzuten ikusita, kasuaren gertuko iturriek EFEri ostegun honetan baieztatu diotenez.

Fiskaltzaren Ikerketa Teknikoak ez du gertaeraren xehetasunik eman, baina auzokideek adierazi dute duela sei hilabetetik Samaniego emakume kolonbiar batekin bizi zela, eta, antza denez, igandean istilu handia izan zuela harekin.

Liskarraren ondorioz, polizia etxebizitzara joan zen, eta Samaniego auzoko geltoki batera eraman zuten. Ordu batzuk geroago, aske utzi zuten.

Emakumearen esanetan, borrokaren ondoren amaren etxera joan zen.

Azken aldiz astelehen arratsaldean ikusi zuten herritarrek Samaniego, etxeko atean likorea hartzen ari zela.

Samaniegok 34 urte bete zituen asteazkenean, gasteiztarra zen.