Itxi

Eguraldia

EAE, abisu horian 100 km/h baino gehiagoko haize ufadengatik

EITB MEDIA

Leer en Castellano

15:00etatik 21:00etara, eta biharko 15:00etatik 00:00etara egongo da indarrean abisua. Horrez gain, ostiralera arte, itsasaldeko arriskuagatik beste bi abisu aktibatuko dituzte. 3 metroko olatuak espero dira, kostaldea kolpatu dezaketenak itsasgoran.

Bizkaiko mendietan 110 km/h-ko boladak ere egon daitezke. Argazkia: Sabino De Bilbao

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du 15:00etan, 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladengatik.

Halaber, abisu horia ere egongo da nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik eta itsasaldeko inpaktuagatik, itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatzeko probabilitatearen aurrean.

Gaur, 15:00etatik 21:00etara haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, batez ere mendebaldeko mendialdeetan, horietan 110 km/h-ra iritsiko baitira.

Bizkaiko eta Arabako haizeguneak ez diren eremuetan, baliteke hego eta hego-mendebaldeko boladek orduko 80 kilometroko abiadura gainditzea, batez ere mendebaldean. Gipuzkoan haizeguneak ez diren guneetan 60-80 km/h artekoak izango dira.

Nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatiko abisu horia 21:00etatik 24:00etara aktibatuko da; orduan, olatu adierazgarria 3,5 metro artean kokatuko da, eta hondoko itsasoak 2,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Kostaldeko inpaktuagatiko abisua indarrean egongo da 06:00etatik 07:00etara (altuera adierazgarria 2,4 metro ingurukoa izango da) eta 17:00etatik 19:00etara (itsasgorarekin batera).

Bihar, haizeagatik abisu horia 15:00etan hasiko da, eta gauerdian amaituko da, 100 km/h-ko abiadura gaindituko baitute haizeguneetan, batez ere mendebaldean, eta haizeguneak ez diren eremuetan 60-80 km/h-koak izan daitezke.

Ostegunean ere, nabigaziorako arriskuagatiko abisua indarrean egongo da egun osoan zehar eta itsasgorarekin bat egiten duen kostaldeko inpaktuagatik, 05:00etatik 07:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Ostiralean ez da hain haize zakarra ibiliko, eta Segurtasun Sailak itsasaldeko arriskuagatik ezarritako bi abisu horiei bakarrik eutsiko die. Bata nabigaziorako, 00:00etatik 06:00etara, eta bestea kostaldeko inpaktuagatik (05:00-08:00)

Donostiako Pasealeku berria, itxita ibilgailuentzat

Hain justu, olatu handiengatik ezarritako abisua tarteko, Donostiako Udalak Babes Zibilak Pasealeku Berria itxiko die ibilgailuei. Bertan sartzeko debekua gaurko 14:00etatik ostiraleko 08:00ak arte egongo da indarrean, Sociedad Fotograficatik aurrera. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.