Itxi

Trafikoa

AP-8 autobidea berriz ireki dute Galdakaon, lau orduz itxita egon ostean, irteera-operazio betean

EITB Media

Leer en Castellano

Kontsultatu hemen trafikoaren egoera zein den errepide nagusietan.

Auto-ilarak AP-8 autobidean, Baionako noranzkoan. Irudia: Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza

Euskadik hasiera eman dio 15:00etan Aste Santuko oporretako irteera operazioari. Aurten, batez beste 530.000 desplazamendu espero dira EAEn sartzeko eta beste hainbeste irteteko, iaz baino apur bat gehiago. 

Gidariek ez dute meteorologia lagun izango. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, fronte baten iritsierak giro euritsua, zaparrada mardulekin, eta hegoaldeko haize zakarra utziko ditu. Hain justu, Trafiko Zuzendaritzatik zuhurtzia eskatu dute, istripuak saiheste aldera. 

Asteazken arratsaldean AP-8 autobidea itxita egon da Galdakaon, Irungo noranzkoan, istripu baten ondorioz. Zirkulazioa N-634 errepidetik, Usansolotik, desbideratu dute. Kamioi batek autobideko informazio-panel bat jo du. Ibilgailuak panelean kalte handiak eragin ditu, eta erortzeko arriskua zegoenez, bidea itxi dute, badaezpada. Ondoren, panela errepidera erori da.

Saihestu ordu hauek

Kantabriako mugan ilara luzeenak asteazken arratsaldean (15:00-21:00) eta Ostegun Santuan (09:00-15:00) sortzen dira. Biriatun, apur bat lehenago sortzen dira, 14:30ean eta 0'8:30ean, hurrenez hurren. 

Gomendioak

Istripuak saihesteko, honako gomendioak eman ditu

- Bideari ekin baino lehen trafikoaren egoera kontsultatzea —Trafikoaren webgunean, X sare sozialeko profilean eta 011 telefono zenbakian—.

- Eguraldiaren iragarpena begiratzea, eta ibilgailua eta gidatzea baldintzetara egokitzea.

- Nahitaezkoa da segurtasun-uhala erabiltzea, baita atzeko eserlekuetan ere, eta ziurtatu beharko da adin txikikoek haurrak eusteko sistema egokia daramatela.

- Alkohol eta drogarik ez gidatzean. 

Informazio gehiago (2)