Loteria
Loteria Nazionalaren lehenengo sariaren zati bat Gasteizen saldu dute
Agentziak | EiTB Media
Dezimoko 30.000 euro egokitu zaie 18.340 zenbakia dutenei.
Espainiako Loteria Nazionalaren osteguneko zozketaren lehen sariaren zati bat Gasteizen saldu dute. 18.340 zenbakia dutenek 30.000 euro jasoko dituzte dezimoko.
Zehazki, Simon Anda kaleko 5. zenbakiko administrazioan saldu dute zenbaki sariduna.
Gasteizen ez ezik, Oviedo, Cadiz, Madril, Las Palmas, Valentzia eta Ciudad Realen ere saldu dute saritutako zenbakia.