63. edizioa
Apirilaren 1etik 6ra Itzuliak trafikoan eragingo dituen traba nagusiak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta informazio guztia webgune, aplikazio eta X sare sozialeko kontu ofizialen bidez hedatuko da.
Itzuliaren 63. edizioa Irundik abiatuko da apirilaren 1ean, eta Eibarren amaituko da hilaren 6an. Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta informazio guztia webgune, aplikazio eta X sare sozialeko kontu ofizialen bidez hedatuko da. Gainera, herritarrek Eusko Jaurlaritzaren 011 telefono zenbakia erabili ahal izango dute, errepideetako egoerari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunea edo @TrafikoaEJGV X sare sozialeko kontua ere.
Apirilak 1, Irun-Irun
Lehenengo etapak Irunen izango ditu irteera eta helmuga. Luis Mariano kaletik irtengo da, eta ibilbide hau egingo du: Joaquin Gamon kalea, Foru kalea, Kale Nagusia, Artaleku kalea, Elizatxo hiribidea, GI-3452 errepidea, Olaberria auzoa, Eguzkitzaldea kalea, Urdanibia plaza, Pelegrin de Uranzu kalea, San Martzial eta San Juan Arria plaza.
Zirkuitua 12:00ak aldera itxiko da, eta azken txirrindularia 17:30 aldera iritsiko da helmugara.
Apirilak 2, Irun-Kanbo
Irunen izango du eragina, irteera neutralizatuan, 13:12 aldera. Hauxe izango da ibilbidea: Ficoba, Iparralde hiribidea, Kolon pasealekua, Nafarroa hiribidea, GI-636 errepidea, Endarlatza hiribidea eta Behobiako zubitik sartuko da Lapurdin.
Apirilak 3, Ezpeleta-Altsasu
- Otzaurteko igoera: GI-2637 errepidea 15:15 aldera itxiko dute, 30 minutuz.
- N-1eko 417A irteera, Irunerako noranzkoan, 15:50ean itxiko dute, 30 minutuz.
Apirilak 4, Altsasu-Legutio
- A-132, 14:20tik aurrera, Maeztu eta Gasteiz artean.
- Gasteizen, Brusela hiribidean izango du eragina, Arkaiatetik N-104 errepiderako sarbideraino, 14:50 aldera.
- N-104 errepidea, 14:55etik aurrera, Elorriaga eta A-2134 errepideko bidegurutzearen artean.
- A-2134 errepidea, 14:55etik aurrera, Arzubiagako bidegurutzearen eta N-104 errepidearen artean.
- A-3002 errepidea, 14:55etik aurrera, Eskalmendi eta A-627 errepideko bidegurutzearen artean.
- A-627, bi aldiz: 15:20tik aurrera, Landako bidegurutzearen eta Larrabeako bidegurutzearen (A-3006) artean, eta 16:40tik aurrera, Gipuzkoako mugaren eta Larrabeako bidegurutzearen (A-3006) artean.
- N-240 errepidea, 14,400 eta 16,600 kilometro-puntuen artean, 15:30ean itxiko dute lehenengo aldiz, eta 16:45 aldera bigarrenez.
- A-623 errepidea, N-240 errepiderako bidegurutzearen eta Bizkaiko mugaren artean, 15:35 aldera.
- BI-623 errepidea, Arabako mugaren eta Oletako bidegurutzearen artean, 15:40 aldera.
- A-3920 errepidea, Gurutzetako gainaren eta Untzillako bidegurutzearen artean (A-3920), 15:45 aldera.
- GI-627 errepidea, GI-2620 errepiderako biribilgunearen eta Arabako mugaren artean, 16:15 aldera.
- GI-3310 errepidea, GI-627 errepiderako bidegurutzearen eta Gatzagako gainaren artean, 16:25 aldera.
Apirilak 5, Gasteiz-Zornotza
- N-104 errepidea, 12:30etik aurrera, Elorriaga eta A-2I34 errepideko bidegurutzearen artean.
- A-2134 errepidea, 12:30etik aurrera, N-104 errepidearen eta Arzubiagako bidegurutzearen artean.
- A-3002 errepidea, 12:35etik aurrera, Eskalmendi eta Durana artean.
- A-3608 errepidea, 13:00etatik aurrera, Buruagako bidegurutzearen eta N-240 errepidearen artean.
- N-240 errepidea, 13:20tik aurrera, Etxaguengo bidegurutzearen (20 kilometro-puntua) eta Lemoa artean.
- N-240 errepidea, 15:20tik aurrera, Igorre eta Lemoa artean.
- BI-635 errepidea, bi aldiz: 14:00etatik eta 15:25etik aurrera, Lemoa eta Zornotza artean.
- N-634 errepidea, hiru aldiz: 14:00etatik aurrera, 15:30etik aurrera eta 16:10etik aurrera, 90 kilometro-puntuaren eta Urkiolako irteeraren artean.
- BI-623 errepidea, 14:20tik aurrera, N-634 errepidea eta Otxandio artean.
- Dimako gaina, BI-3543, 15:10etik egongo da itxita.
- BI-635 errepidea, bi aldiz: 15:25etik aurrera eta 16:30etik aurrera, Zugastieta eta Katiako tunelen artean.
Apirilak 6, Eibar-Eibar
- AP-8 errepidea, 71. irteera (Eibar), bi noranzkoetan. 13:35etik 14:25era eta 15:15etik 17:30era auto-ilarak sor litezke.
- AP-8 errepidea, 64. irteera (Elgoibar), bi noranzkoetan. 13:40tik 14:30era auto ilarak sor litezke.
- N-634 errepidea, 49 kilometro-puntua, Bilbon. Erabat itxiko da 13:50etik 14:40ra.
- GI-2634 errepidea, 33,5 kilometro-puntua, Azkoitian. Erabat itxiko da 14:15etik 15:00etara
- GI-627 errepidea, 46,0 kilometro-puntua, Maltzagan. Erabat itxiko da 14:50etik 15:20ra.
- GI-631 errepidea, 20,5 kilometro-puntua, Azkoitian. Erabat itxiko da 14:25etik 15:10era.
Eragina autobideetan
Apirilaren 4an, 16:15etik 17:15era, AP-1 autobidean, Eskoriatzako ordainlekuan.
Apirilaren 5ean, 14:45etik 15:45era, AP-1 autobidea, Bergarako ordainlekuan (138 irteera).
Apirilaren 6an, AP-8 autobidean, Eibarko ordainlekuan, 13:15etik 14:15era, 15:00etatik 16:00etara eta 16:45etik 17:45era.
Apirilaren 6an, 13:30etik 14:30era, AP-8 autobidean, Elgoibar-Azkoitia ordainlekuan.
Apirilaren 6an, 16:00etatik 17:00etara, AP-8 autobidean, Ermuko ordainlekuan.