Itxi

Bizkaia

Mungiako etxebizitza batean lapurtzen saiatu den gizon bat atxilotu dute, ihes egitean istripua izan ostean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Etxebizitzan sartzen ahalegindu zenean, jabea barruan zegoen. Orduan, autoan sartu zen eta ihes egin zuen, eta hainbat ertzain haren atzetik joan ziren, Txurdinagan harrapatu zutenera arte.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen ostegunean Bilbon, beste lagun batekin batera, Mungiako etxebizitza batean lapurtzen saiatu ostean. Lapurreta egiten harrapatu zituztenean, autoa hartu, eta ihes egin zuten. Ertzaintzako agenteek haien atzetik joan ziren, bi lapurrek Bilboko Txurdinaga auzoan istripua izan zutenera arte.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 16:45ean saiatu ziren etxebizitzan sartzen. Biktima etxe barruan zegoen, eta atea zabaldu nahian zabiltzala entzun zuenean, Ertzaintzari deitu zion. Bi ebasleak etxe barrura sartzen ahalegindu ziren, baina biktimak eragotzi egin zien.

Horren aurrean, autoa hartu, eta abiadura bizian alde egin zuten, baina lekuko batzuek ibilgailura sartzen ikusi zituzten. Autoaren deskribapenari esker, ertzainek ibilgailua lokalizatu zuten, eta haren atzetik abiatu ziren. Maniobra arriskutsuak egin zituen gidariak, eta kontrako noranzkoan gidatu zuen, agenteen aginduei entzungor eginez.

Azkenean, Txurdinagara iristean, istripua izan zuten, eta autoa gelditu egin zen. Orduan ere, ihes egiten saiatu ziren bi bidaiariak, baina bietako bat harrapatu, eta atxilotu egin zuten.