Itxi

Trafikoa

Atzera zabalik da BI-637 errepidea, istripu baten ondorioz itxita egon ostean, Erandion

EITB Media

Leer en Castellano

Hiru ibilgailuren arteko istripua izan da arratsaldean eta Bi errei itxi behar izan dituzte Getxoko noranzkoan. 2,5 kilometroko auto-ilarak sortu dira Leioako errepidean baina, egoera bere onera itzuli da dagoeneko.

Istripua Erandion.

Atzera zabalik da BI-637 errepidea Getxoko noranzkoan, ia ordubetez itxita egon ostean.

Arratsaldeko 18:15 inguruan hiru ibilgailuren arteko istripua izan da Erandion, Arrontegiko zubitik Getxorako noranzkoan, eta noranzko horretako bi erreiak itxi behar izan dituzten. 

Trafikoa alboko errepidetik bideratzen aritu dira, eta ondorioz, 2,5 kilometroko auto-ilarak sortu dira. 

Behin istripua izan duten ibilgailuak kendu eta errepidea garbituta, zabaldu dituzte berriro erreiak eta dagoeneko bere onera itzuli da trafikoa inguru horretan.