Trafikoa
Normaltasuna itzuli da N-1 errepidera, Villabonan lau ibilgailuk istripua izan eta auto ilarak sortu ondoren
Agentziak | EiTB Media
Donostiarako noranzkoan izan da ezbeharra da, eta, ondorioz, zazpi kilometrorainoko auto ilarak sortu dira.
N-1 errepidean, Villabona parean, lau autok izan duten istripuaren ondorioz zazpi kilometrorainoko auto ilarak sortu dira gaur goizean, Donostiarako noranzkoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko lehen orduan gertatu da istripua, eta, hori dela eta, bi erreietako bat itxi dute.
09:00ak aldera garabiek ibilgailuak kendu eta errepidea garbitu ostean, zirkulazioa pixkanaka normaltasunera itzuli da.
Bestalde, ez da inor zauritu.
¿¿¿¿ 7 km-tako #Autopilaketak #N1 Km 445 #Andoain-en Lasarteko norantzako #Istripua-n.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) April 9, 2024
¿¿¿¿ 7 km de retenciones en el accidente de #N1 Pk 445 #Andoain sentido Lasarte.
¿¿ 011#Trafikoa