Itxi

GABARRA

Bilboko garbiketa zerbitzuak 34 tona hondakin jaso ditu kaleetan Athletici egindako omenaldiaren ostean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Horri itsasadarrean pilatutako 500 kilo gehiago gehitu behar zaizkio; plastikozko poltsak, latak eta botilak gehienbat.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilboko Udalak gabarra igaro ondoren herriko garbiketa zerbitzuak bildutako zabor kopuruaren berri eman du, eta batez ere botilak, latak eta plastikoak bildu dituztela nabarmendu.

Guztira, 34 tona zabor bildu dituzte. San Tomas egunean, adibidez, 5 tona biltzen dira. Gainera, itsasadarrean ia 500 kilo hondakin gehiago bildu dituzte.

Hondakin guztien % 40 poltsak, % 30 ontziak, % 15 beira, % 10 edalontziak eta % 5 bestelakoak izan omen dira.

Bideoak (1)