Kargatzen...
Itxi

GARRAIO PUBLIKOA

Berrezarri dute Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko metro zerbitzua

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Arrazoi teknikoak direla eta, zerbitzua eten egin behar izan dute 17:20 aldera, eta ordubetera itzuli da egoera normaltasunera. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, atzerapenak izango dira sare osoan, gertatutakoaren ondorioz.

Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko metro zerbitzua etenda egon da ordubetez gaur arratsaldean, arazo teknikoak direla eta.

Metro Bilbaoren komunikazio departamentutik jakitera eman dutenez, 17:20 aldera, bertan behera geratu da Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko zerbitzua. 18:10 aldera berrezarri dute trenen zirkulazioa, baina ohartarazi dutenez, arazo teknikoak direla eta, atzerapen orokorrak izango dira sare osoan.

Metro Bilbaok barkamena eskatu die erabiltzaileei.