TRAFIKO ISTRIPUA
Baztanen istripua izan duen motozale bat helikopteroz eraman dute Iruñeko ospitalera
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Motor-gidaria, 57 urteko Iruñeko bizilaguna, NA-1210 errepidean bidetik aterata zauritu da.
Motozale bat zauritu da gaur Baztanen, NA-1210 errepidean izan duen istripuan. Motor-gidaria, 57 urteko iruindarra, errepidetik irten eta larri zauritu da.
Helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Trafikoko agenteek ikerketa ireki dute istripua nola gertatu den argitzeko.