Trafikoa
Amaitu dira auto ilarak AP-1ean, Bergaran hiru ibilgailuk istripua izan ondoren
EiTB Media
Ezbeharra tarteko, eskuineko erreia itxi dute eta lau kilometrorainoko auto ilarak sortu dira Gasteizerako noranzkoan.
Gaur goizean AP-1 autobidean hiru autoren artean izandako trafiko istripuak lau kilometrorainoko auto ilarak sortu ditu, Bergara parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EiTB Mediari jakinarazi dionez.
Ezbeharra 07:45 aldera gertatu da Gasteizerako noranzkoan, eta, ondorioz, eskuineko erreia itxi dute. 08:30ean auto ilarak lau kilometrorainokoak ziren, AP-8 autobideraino.
Bidea oztopatzen zuten ibilgailuak erretiratu ostean, trafikoa bere onera etorri da 09:30ak baino lehen.
Halaber, istripuan pertsona bat zauritu da.