Itxi

Sexu erasoa

Gizon bizkaitar bat espetxeratu dute, Errioxan emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

Martxoaren 8an gertatu zen sexu erasoa Errioxako Albelda de Iregua udalerrian. Biktima Logroñoko San Pedro ospitalera eraman zuten. Gizonak ihes egin bazuen ere, ondoren identifikatu eta Logroñon atxilotu zuten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aurrekariak dituen 43 urteko Basauriko bizilagun bat espetxeratu dute, Errioxako Albelda de Iregua udalerrian 28 urteko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, Guardia Zibilak astelehen honetan zabaldutako ohar batean jakinarazi duenez.

Martxoaren 8an izan zen gertakaria, biktima bere maskotarekin batera paseatzen ari zela.

Bat-batean, handik zebilen gizon handi batek bere nagusitasuna baliatu zuen emakumea inguruko estalpe txiki batera eraman eta sexu erasoa egiteko. Halaber, eraso fisikoa egin zion.

Erasoaren ondoren, emakumea Logroñoko San Pedro ospitalera eraman zuten. Gizonak, berriz, tokitik ihes egin zuen.

Guardia Zibilak abiatutako ikerketaren ondotik, gizona identifikatu eta Logroñon atxilotu zuten. Epailearen aurretik igaro ondoren, behin-behinean espetxeratzeko agindu zuen.

 

Bideoak (1)