Itxi

Bizkaia

Bilboko garbitzaile batek eta herritar batek itsasadarrera eroritako emakume bat salbatu dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Emakume bat uretan zegoela ohartu dira, eta itsasadarrera bota dira erreskatatzeko, San Anton zubiaren parean.

Bilboko Udaleko garbiketa zerbitzuko langile batek eta herritar batek emakume bat erreskatatu dute gaur goizean itsasadarretik, San Anton zubiaren parean.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, gertakaria 11:25ean gertatu da. Garbiketa zerbitzuko langilea eta herritara emakume bat uretan zegoela ohartu dira, eta itsasadarrera jauzi egin dute, hura erreskatatzeko.

Uretatik ateratzea lortu ondoren, 30 urteko emakumea ospitalera eraman dute bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek.