METRO BILBAO
Metro Bilbaok autobusak jarriko ditu Etxebarri eta Basauri artean 20 minuturo, eguna bukatu arte
EITB MEDIA
Trenak ere 15:00 pasata hasi dira bi geltokien artean zirkulatzen, baina trenbide bakar batetik egingo dute, eta maiztasunak txikiagoz. Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda egon da 09:00etatik, eta Basauriko geltokia, itxita, geltokiko katenarian izan den matxura baten ondorioz.
Metro Bilbaok autobus zerbitzu osagarriak eskainiko ditu Basauri eta Etxebarri artean, 15:10ean hasi eta eguna amaitu arte.
09:00etatik etenda egon da Basauri eta Etxebarri arteko metro zerbitzua, Basauriko geltokiko katenarian izandako matxura baten ondorioz. Matxura konpontzeko lanean jarraitzen dute bertan eta tren zerbitzua jada martxan bada ere 15:00 ingurutik, trenbide bakar batetik egingo dute eta maiztasunak txikiagoak izango dira.
Hori dela eta, metroak bere eskaintza autobusekin osatzea erabaki du, eta autobusak Etxebarritik zein Basauritik aterako dira 20 minuturo (15:10-15:30-15:50... hurrenez hurren). Ariz geltokian ez dira geldituko.
¿¿¿Lanean jarraitzen dugu matxura lehenbailehen konpontzeko. Barkatu eragozpenak.
— metro bilbao (@metrobilbaoeus) April 18, 2024
¿¿¿Seguimos trabajando para solucionar la avería lo antes posible. Disculpen las molestias.
¿¿ ¿ Arazo teknikoak direla eta, Etxebarri eta Basauri geltokien artean zerbitzua eten egin da. Gainera, Basauriko geltokia itxi egingo dugu. Barkatu eragozpenak.
— metro bilbao (@metrobilbaoeus) April 18, 2024
Bizkaiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sute txiki bat izan da Basauriko unitateetako baten kabinaren gainean, eta sua itzaltzera joan dira. Horren ondorioz, Basauriko geltokia hustu behar izan dute.
Pequeño incendio @metrobilbaoeus #Basauri extinguido x operarios #Metro #Bomberos revisan y regresan
— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) April 18, 2024
Basauri, metron izandako sute txikia metro langileek amatatu dure #Suhiltzaileek errebisatu eta bueltan https://t.co/vMvxPNmsL8 pic.twitter.com/O1naiK59l1