Metro Bilbao
Berrezarri dute Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua, katenarian izandako matxura konponduta
EiTB Media
Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua normaltasunera itzuli da goizean goizetik. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, "maiztasunak betetzen ari dira", atzerapenik gabe.
Etxebarri eta Basauri geltokiekin arteko metro zerbitzua berrezarri dute goizean goizetik, atzo, Basauri parean, katenarian izandako matxura konponduta.
Metro Bilbaok jakinarazi duenez, goizean Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua normaltasunera itzuli da, eta "maiztasunak betetzen ari dira", atzerapenik gabe.
09:00ak aldera bertan behera geratu zen Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua, Basauriko geltokiko katenarian izandako matxura baten ondorioz. 15:00ak aldera zerbitzua martxan jarri zuten, trenbide bakar batetik eta, ondorioz, maiztasunak txikiagoak izan ziren.
Hori dela eta, Metro Bilbaok autobus zerbitzu osagarriak eskaini zituen Basauri eta Etxebarri artean, 15:10ean hasi eta eguna amaitu arte.
Gauean matxura konpondu dute, eta goizean goizetik berrezarri dute zerbitzua.