Kargatzen...
Itxi

Eguraldia

Eguzkitsu eta hozgiroan igaroko da hauteskunde eguna

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euskalmeten arabera, egun eguzkitsua izango da biharkoa. Tenperaturek, baina, koska bat egingo dute behera, eta nekez iritsiko dira 15 gradura.

Donostia. Argazkia: Jon Hernandez

Hauteslekuetara goiz doazen boto-emaileek berokia soinean eraman beharko dute bihar; izan ere, giro hotzarekin argituko du eguna, eta baliteke hainbat tokitan behe-lainoa izatea. 

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, eguzkia jaun eta jabe izango da egun osoan. Tenperaturak, baina, zertxobait jaitsiko dira, eta maximoak 15 graduren bueltan egongo dira eguneko ordurik beroenetan. Araban, gainera, izotza egin dezake.

Arratsaldean, ipar-ekialdeko haizeak indarra hartuko du, eta horrek areagotu egingo du hotz sentsazioa. Kostaldean, baliteke 15 graduak gainditzea, baina minimoak 6 gradu ingurukoak izango dira. Barnealdeko herri asko, berriz, 0 gradurekin esnatuko dira.