Itxi

IKERKETA

Mendabian hilda agertu zen gizonaren kasuagatik atxilotutakoa astelehenean eramango dute epailearen aurrera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lizarrako komisarian dago ostiralean Foruzaingoak atxilotu zuenetik. Epaitegiak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du, eta kasua sekretupean dago.

Foruzaingoaren komisaria Lizarran. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Astelehenean eramango dute epailearen aurrera ostiralean Mendabian hilketa batekin zerikusia duelakoan atxilotutako gizona. Atxilotu zutenean, Lizarrako polizia-etxera eraman zuten, eta han jarraitzen du. Ez da xehetasun gehiagorik zabaldu, kasua sekretupean dagoelako.

Antza denez, atxilotuak zerikusia du martxoaren 4an Mendabian bertan indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 61 urteko gizon baten kasuarekin.

Egun hartan, sute txiki bat izan zen etxebizitza batean, eta larrialdi zerbitzuek gizon baten hilotza atera zuten etxe barrutik.

Foruzaingoak azaldu duenez, 10:30 inguruan, biktimarekin hitzordua omen zuen pertsona bat haren etxera joan zen, ez zelako geratuta zeuden tokira agertu, eta berak eman zien abisua larrialdi zerbitzuei.

Hasiera batean gizonaren heriotza suteak eragin zuela ematen bazuen ere, gero jakin zen indarkeriaz hil zela eta sutea ondoren piztu zela. Hala, ostiralean gizon bat atxilotu zuen Foruzaingoak.

Albisteak (1)