Itxi

Memoria Historikoa

Memoria demokratikorako leku gisa izendatu dute Gernika-Lumo

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Iñigo Urkulluk Gernikako memoriarekiko konpromisoa berretsi du, eta biktimen omenezko mausoleoa edo Bakearen Museoa konpromiso horren isla direla nabarmendu du.

Babeslekua Gernika-Lumoko bonbardaketan. Argazkia: EFE.

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria Gernika-Lumoko hiri-ingurune osoa "memoria demokratikorako leku" izendatzeko ekitaldian izan da astelehen honetan, eta "herriaren nortasun-ikur izan ziren, diren eta izango diren balio demokratikoak eta printzipio etikoak" nabarmendu ditu.

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Jaurlaritzako bozeramailearekin batera, lehendakariak berretsi egin du Gernika-Lumok memoriarekin duen konpromisoa, eta nabarmendu du ikerketa eta ezagutzaren sorrera eta transmisioa, zabalkundea, nazioartekotzea, pedagogia soziala, hausnarketa kritikoa eta etikoa eta printzipio eta balio demokratikoen baieztapena herriaren eta bere ingurunearen nortasun-ikur izan direla, eta izango direla.

Urkulluren hitzetan, biktimen omenezko mausoleoa, Bakearen Museoa, aireko babeslekuak, ibilbideak, artelanak, Gernika sariak, Dokumentazio Zentroa, argitalpenak, ikus-entzunezkoak, kongresuak... memoriarekiko konpromiso horren isla dira.

Gernika-Lumo mundu mailako sinboloa da, gerra eta Giza Eskubideen urraketak protagonista diren mundu honetan, egin dezagun Gernika-Lumo oroimenaren hiriburu eta bakearen sinbolo" , esan du jarduneko lehendakariak.