Itxi

Trafikoa

Normaltasunera itzuli da A-15 autobidea hainbat orduz itxita egon ostean

EITB Media

Leer en Castellano

Zazpi orduz guztiz itxita egon da autobidea, eta ilarak sortu dira Iruñeko saihesbidean, eta baita A-12n eta Nafarroako etorbidean ere.

Your browser doesn’t support HTML5 video

A-15a itxi dute, Zizur eta Landaben (Iruñea) artean, kamioi batek su hartu ostean eta ilara luzeak sortu dira inguru horretan, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Une honetan, aldiz, normaltasunez ari da.

Ezbeharra 03:00etan jazo da, argitu gabeko arrazoiak tarteko, elikagaiak zeramatzan kamioi batek su hartu duenean.  Autobidea iparraldeko noranzkoan zarratu dute, 88. kilometrotik aurrera.

Ondorioz, bost kilometrorainoko ilarak sortu dira A-15ean (Iruñeko saihesbidea). 13:30ean, ibilgailuaren zati bat errepidean zegoen, eta egoera asko hobetu den arren, arazoak zeuden oraindik. 

Autobide horretan ez ezik, Zizurretik Iruñeara sartzeko A-12 autobian eta Nafarroa etorbidean, Iruñea 31 ingurabidean, ere ibilgailuak mantso ibili dira. Trafikoa Iruñetik bideratu dute foruzainek, eta ibilgailuei buelta emateko aukera eman diete. 

Bideoak (1)