Itxi

MIR

Euskadik BAMEko plaza guztiak bete ditu, eta Nafarroan 7 plaza geratzen dira

AGENCIAS | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ohiko deialdian sei plaza eskatu gabe geratu ziren Euskadin. Ezhohiko deialdiaren ondoren, plaza guztiak esleituta geratu dira.

Hautagaiak azterketa egiten. Argazkia: EFE

Euskal Autonimia Erkidegoan BAMEko plaza guztiak esleituta geratu dira, Osasun Ministerioak ezhoiko deialdia egin ondoren esleitu gabe geratu ziren 473 plaza betetzen saiatzeko, 459 Familia eta Komunitate Medikuntzan. Plaza horietatik sei Euskadiri zegozkion. Ezohiko deialdiaren ondoren, 227 plaza gehiago esleitu dira, eta plazen % 97 betetzera iritsi dira.

Nafarroari dagokionez, Familia eta Komunitate Medikuntzako zazpi plaza hutsik geratu dira.

Honela, Osasun Ministerioak, Familian ez ezik, Prebentzio Medikuntzan eta Laneko Medikuntzan ere geratu diren hutsune guztiak bete nahi ditu, Monica Garcia ministroak adierazi duenez.

Joan den ostiralean amaitu zen ohiko deialdian, deialdiko Medikuntzako 8.772 plazen ia % 95 esleitu ziren; Familiaren kasuan, eskaintzaren % 81,5 bete zen, hau da, 2.492 postu, baina 459 libre geratu ziren.

Euskadin sei plaza esleitu gabe geratu ziren. Eskainitako plazen proportzioari dagokionez, % 5,21 ez ziren eskatu.