Itxi

Nafarroa

Labion semea ustez hil duen gizona epailearen aurrera eraman dute

eitb media

Leer en Castellano

Agoitzeko epaitegian deklaratuko du. Foruzainek igandean atxilotu zuten 83 urteko gizona, horrek 55 urteko semea tirokatu ostean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Labion (Aranguren, Nafarroa) semea ustez hil duen gizona gaur eraman dute Agoitzeko epailearen aurrera, igandetik Foruzaingoaren esku egon ostean. 

83 urteko gizona igandean atxilotu zuten 55 urteko semea tiroz hiltzea leporatuta.

Hilketa Iturria kaleko 7.ean jazo zen, 08:15ean. Gertakariaren berri izan eta berehala, herritarren Segurtasuneko, Polizia Judizialeko eta Polizia Zientifikoko agenteak bertaratu ziren, eta ingurua hesitu. 11:45 aldera altxatu zuten gorpua, eta autopsia egitera eraman, auzitegi medikuarenera.

Agoizko Epaitegiak hartu du gertakaria ikertzeko ardura, eta sekretupean jarri du auzia.  

Bideoak (1)