Itxi

Nafarroa

Etxeko atxiloaldia ezarri diote Labion semea ustez hil zuen gizonari

eitb media

Leer en Castellano

Agoitzeko epaitegian deklaratuko du 83 urteko gizonezkoak. Foruzainek igandean atxilotu zuten, 55 urteko semea tirokatu eta hil zuelakoan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Labion (Aranguren, Nafarroa) semea ustez hil duen gizona gaur eraman dute Agoitzeko Epaitegira, igandetik Foruzaingoaren esku egon ostean. Deklarazioa hartu ostean, etxeko atxiloaldia ezarri dio epaileak, fidantzarik gabe eta komunikazioa izateko baimenarekin.

Nafarroako Justizia Auzitegiko iturriek esan dutenez, hilketa delitua leporatzen diote. 83 urteko gizona igandean atxilotu zuten 55 urteko semea tiroz hil zuelakoan.

Agoizko Epaitegiak hartu du gertakaria ikertzeko ardura, eta sekretupean jarri du auzia.  

Epaileak gaur kaleratutako ebazpenari helegitea aurkezteko aukera dago.

Bideoak (1)