Trafiko
Errei bat ireki dute GI-20 errepidean, Bilborako noranzkoan auto-ilarak sortzen ari den istripuaren ondorioz
EITB MEDIA
Andoaingo N1 errepidean ere auto-ilarak izaten ari dira, Gasteizko noranzkoan, bi zirkulazio-istripuren ondorioz.
GI-20 errepidean auto-ilarak amaitu dira, ostegun honetan hiru ibilgailuk istripua izan ostean, Ondarreta parean, Bilborako noranzkoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 08:00etan gertatu da, eta, horren ondorioz, lehenengo bi errei itxi dituzte eta, ondoren, bat. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira. Gainera, autoen gidarietako bat ospitalera eraman behar izan dute.
¿#Istripua #Gi20 BUKATUTA.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) May 2, 2024
¿Accidente en la GI-20 FINALIZADO.
¿¿011#Trafikoa
Bestalde, 8:30 aldera, auto bat errepidetik atera eta irauli egin da N1 errepidean, Andoainen, eta errei bat itxi behar izan dute Gasteizerako noranzkoan. Auto-ilarak ere sortu dira, baina dagoeneko konponduta daude. Istripua izan duen ibilgailuaren gidaria Asuncion klinikara eraman dute.
¿#Istripua #N1-ean BUKATUTA.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) May 2, 2024
¿Accidente en la N-1 FINALIZADO.
¿¿011#Trafikoa