BIZKAIA
Ertzaintza sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu bat ikertzen ari da Santurtzin
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ostiral gauean izan zen ikertzen ari den gertakaria, Bizkaiko udalerriko parke batean.
Ertzaintza sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu bat ikertzen ari da Santurtzin, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ostiral gauean izan zen gertakaria, parke batean, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen biktimak salaketa jarri ostean.