Bizkaia
Getxoko epaile batek maleta galdu zion bidaiari bati gehienezko kalte-ordaina ematera behartu du Air France
agentziak | eitb media
Ekipajea ez bada 21 egunen buruan itzultzen, galdutzat ematen da, eta bezeroak 1.500 euroko ordaina jasoko du.
Getxoko epaitegi batek maleta galdu zion bidaiari bati ezarrita dagoen kalte-ordain handiena (1.500 euro) ematera behartu du Air France, Reclamador.es plataformak jakinarazi duenez.
Aipatu iturriak zehaztu duenez, ekipajea ez bada 21 egunen buruan itzultzen, galdutzat ematen da, ez da atzerapena, eta orduan, "gehienezko kalte-ordaina eman behar zaio kaltetuari".
Hain zuzen ere, ordain horixe eman beharko dio Air Francek bidaiari bati, Getxoko Auzitegiak Montreal Itunaren irizpideari jarraituz emandako ebazpenaren arabera.