Itxi

Gazarekiko elkartasuna

Bertan behera utzi dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetako elkartasun kanpaldiak

EITB Media

Leer en Castellano

Aurrerantzean Palestinaren alde ze ekintza egingo dituzten erabakitzen ari dira, azterketa garairako beste mobilizazio bide bat nahiago dutelako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mundu osoan hedatu diren Palestinaren aldeko ikasle mugimenduek euskal ikasleen indarra ere bildu dute azkenaldian. Izan ere, Hego Euskal Herriko ikasleek #StudentForGaza mugimenduarekin bat egin dute egunotan.

Argitu gabe zegoen, baina, aurrerantzean ere mobilizazioekin jarraituko zuten ala ez, eta gaur jakinarazi dute bertan behera utzi dituztela kanpaldiak, nahiz eta ez dituzten protestak eten nahi. Alegia, azterketa garai betean, beste ekintza mota batzuk ari dira planteatzen. Oraindik, ordea, ez dute mobilizazio horien gaineko xehetasunik eman.

Orain arteko protestetan, gogora ekarri dute "sarraskiaren aurrean, mundu osoko unibertsitateetako ikasleak palestinar herriari elkartasuna adierazteko eta Palestinaren askapena aldarrikatzeko mobilizatzen" ari direla, eta horiek jaso duten "erantzun bortitza" salatu dute. "Poliziak milaka ikasle atxilotu ditu dagoeneko, eta toki askotan sionistak protestariei eraso egiten" hasi direla azaldu dute. 

Ikasle Abertzaleak taldeko bozeramaile baten arabera, 250 pertsona baino gehiagok hartu dute parte kanpaldietan, "baina parte-hartzea are handiagoa izan da antolatutako jardueretan".

Albisteak (1)

Bideoak (1)