Itxi

Kordobako haurrak

Quemadillaseko arrastoak haurrenak dira, bosgarren txostenaren arabera

Erredakzioa

Antropologo talde batek adierazi duenez, hezurrak “oso hondatuta” daude, baina “gizakienak dira, zalantzarik gabe". Halaber, haurrenak direla berretsi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Quemadillasen aurkitutako arrastoak aztertu dituen antropologo talde baten arabera, hezurrak “oso hondatuta” daude, baina “gizakienak dira, zalantzarik gabe". Halaber, haurrenak direla berretsi du.

Bernando Perea Legezko Sendagaien Eskolako zuzendari eta auzitegiko odontologia adituak Jose Luiz Rodriguez Lainz Kordobako 4 zenbakiko instrukzio epaitegiko epaileak eskatutako peritu-txostenaren ondorioak eman ditu ezagutzera prentsaurrekoan.

Bosgarren txosten honen helburua Francisco Etxeberria adituari haurren amaren familiak eskatutako txostena berrestea edo horren kontra doan jakitea zen. Halaber, azken txosten honek ere arrastoak haurrenak direla adierazi du.

Txosten hau bat dator “guztiz” Etxeberriak egindakoarekin, eta hezurrak gizakienak direla eta ez dutela animalien ezaugarririk adierazten du batere zalantzarik gabe.

Quemadillasen aurkitutako arrastoak aztertu dituen antropologo talde baten arabera, hezurrak “oso hondatuta” daude, baina “gizakienak dira, zalantzarik gabe". Halaber, haurrenak direla berretsi du. Bernando Perea Legezko Sendagaien Eskolako zuzendari eta auzitegiko odontologia adituak Jose Luiz Rodriguez Lainz Kordobako 4 zenbakiko instrukzio epaitegiko epaileak eskatutako peritu-txostenaren ondorioak eman ditu ezagutzera prentsaurrekoan. Bosgarren txosten honen helburua Francisco Etxeberria adituari haurren amaren familiak eskatutako txostena berrestea edo horren kontra doan jakitea zen. Halaber, azken txosten honek ere arrastoak haurrenak direla adierazi du. Txosten hau bat dator “guztiz” Etxeberriak egindakoarekin, eta hezurrak gizakienak direla eta ez dutela animalien ezaugarririk adierazten du batere zalantzarik gabe.

Albisteak (3)

Bideoak (1)