Itxi

Bi istripu

Auto-ilarak amaitu dira AP-8an Elgoibarren eta A-8 autobidean Bilbon

EITB Media

Leer en Castellano

Gipuzkoan, pertsona bat zauritu da eta ospitalera eraman behar izan dute. Bizkaian, berriz, beste pertsona bat arin zauritu da.

Ilarak 3 kilometrokoak dira. Zabalburun kokatutako kameraren irudia. @TrafikoaEJGV

Istripu bana izan da AP-8an, Elgoibarren, eta A-8an, Bilbon, eta gorabeherak izaten ari dira zirkulazioan ostegun honetan. 

Lehen istripua AP-8 autobidean, Elgoibar (Gipuzkoa) parean eta Irungo noranzkoan, izan da 07:30 aldera. Istripu bat tarteko, ibilgailu bat ezkerreko erreian geratu da gurutzatuta eta aulo-ilarak sortu dira. Pertsona bat zauritu da ezbeharrean, eta Mendaroko Ospitalera eraman dute. 

08:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirela, beste istripu bat izan da A-8an, Bilbo parean eta Kantabriako noranzkoan. Furgoneta batek izan du ezbeharra Errekalde parean. Errei bat itxi dute eta jada konponduta dauden auto-pilaketak sortu dira. Gidaria arin zauritu da.