Trafikoa
Bi orduz itxita egon da GI-627 errepidea, Arrasaten, bi zauritu eragin dituen istripu baten ondorioz
EITB MEDIA
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, zaurietako bat Txagorritxura eraman dute, eta bestea Zumarragako ospitalera.
Gutxienez bi lagun zauritu dira auto baten eta kamioi baten artean GI-637 errepidean, Arrasate parean, gertatu den trafiko istripuan. Zaurietako bat Txagorritxura eraman dute, eta bestea Zumarragako ospitalera.
Errepidea bi orduz egon da itxita, bi noranzkoetan, eta auto ilarak sortu dira.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 09:25ean jazo da ezbeharra Donostiarako noranzkoan, eta 11:30erako errepidea garbi zegoen.