2013an ixtea espero da
Segurtasun Kontseiluak ez du Garoñaren bizitza luzatuko
Erredakzioa
Bestalde, Gobernuak esan du Garoñaren itxiera ez duela berak bultzatu behar, Nuclenor izan dela iritziz aldatu duena, eta, ondorioz, Nucleorri dagokiola azalpenak ematea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Segurtasun Nuklearreko Kontseilua (CSN) Garoñaren bizitza luzatzeko eskaeraren kontra agertu da, Nuclenor enpresak eskaera egiteko epea irailaren 5ean amaitu baitzen.
Nuclenorrek epe hori bi hilabetez luzatzea eskatu zuen eta Industria Ministerioak aukera horren inguruko txosten bat eskatu zion CSNi abuztuaren 24an.
Abuztuaren 31n, CSNek aukera horren kontrako txostena auekeztu zuen "azterketa, ebaluazioa eta miaketak egiteko epea murriztea ekarriko luke, eta horrek kalte egingo lioke CSNaren zorroztasunari".
Txosten hori izan zen, hain zuzen, Industria Ministerioak irailaren 3an emandako aginduaren oinarria. Ministerioak eskaera egiteko epea luzatzea baztertu zuen.
Gobernua: "Ez da ezer ere aldatu"
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak esandakoaren arabera, Gobernuak ez du Garoña ixteko ekimenik abiatu behar, hori Nuclenorri, Garoñako jabeari, dagokiolako. Ministroen Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan, Gobernuak Garoñari buruz duen iritzia ez dela "ezertan" aldatu azpimarratu du Saenz de Santamariak.
'Arduragabekeria da ustiapenaren luzapena ez eskatzea'
Rafael Hernando PPk Kongresuan duen bozeramaileordearen hitzetan, ''arduragabekeri ulertezina'' da Nuclenor enpresak Santa Maria de Garoña zentral nuklearra ustiatzeko baimena luzatzeko eskaera egin ez izana.