Itxi

Osasun Saila

Osakidetzak barne ikerketa abiatu du Urdulizko Ospitalean fentaniloa duten hainbat botika falta direla eta

EITB MEDIA

Leer en Castellano

AEBn osasun arazo bihurtu den droga minaren kontrako tratamendu gisa erabiltzen da osasun eremuan, eta erietxeetan giltzapean dituzte substantzia hori duten medikamentuak. Saileko iturriek EITBri jakinarazi diotenez, hainbat botikaren falta sumatu dute eta "gorabehera" hori ikertzen ari dira.

Urdulizko ospitalea. EITB Media

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak barne ikerketa abiatu du Urdulizko Ospitalean (Bizkaia) fentaniloa daramaten hainbat botika falta sumatu dutela eta. 

Saileko iturriek EITBri azaldu diotenez, medikamentu horien eguneroko kontrolean "gorabeherak" atzeman dituzte, eta ezarritako protokoloari jarraiki, ikerketa hasi dute. 

Osasun arloan, minaren kontrako tratamendu gisa erabiltzen den opiazeo indartsua da fentaniloa, eta morfina baino 100 aldiz indartsuagoa da. Substantzia hori daramaten botikak segurtasun kutxetan gorde ohi dira, eta baimendutako langileek baino ez dute izaten sarbidea. 

AEBn droga horren epidemia kontrolatu ezinda daude, eta azken urtean 70.000 lagun hil dira gaindosiak jota. Europan ez dago horren zabaldua baina agintariak kezkatuta daude. Eusko Jaurlaritzak berriki egindako du Adikzioei buruzko Inkestaren berri emateko agerraldian, esaterako, Osasun sailburuordeak nabarmendu zuen EAEn ez dutela opioide horren trafikoa atzeman.