Itxi

Sagardotegiak

Munduko sagardo natural onena Gipuzkoan dago

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

Munduko sagardo lehiaketarik nabarmenenak Zapiain sagardotegia (Gipuzkoa) saritu du sagardo naturalaren kategorian.

Gizona sagardo bat ateratzen. Irudia: EITB Media

Astigarragako (Gipuzkoa) Zapiain sagardotegiak lehen saria lortu du Great Lakes International Cider and Perry lehiaketan, nazioarteko sagardo lehiaketa garrantzitsuenean. Michiganen, Estatu Batuetan, urtero ospatzen den lehiaketa honek Gipuzkoako sagardotegia Sagardo Naturalaren kategoriako irabazle izendatu du. 

Gainera, Zapiain urteko nazioarteko sagardotegi izendatu dute eta puntuazio altua lortu du lehiaketara aurkeztutako lau produktuekin. Guztira urrezko lau domina lortu dituzte. Bestalde, Bizi-Goxo izotz-sagardoa bigarren geratu da bere kategorian.

Sagardotegiak emozio handiz jaso du saria, eta uste dute horrelako aitorpenak "oso garrantzitsuak" direla Euskal Sagardoa Jatorri Deitura kokatzeko, "oraindik nahiko ezezaguna delako eta lan handia dagoelako egiteko".