Itxi

Balear Uharteak

Lau pertsona hil dira eta 20 inguru zauritu Palman, jatetxe bat behera etorrita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Istripua 20:30 aldera gertatu da, Palmako hondartzako Medusa Beach Club izeneko jatetxe batean. Hildakoak nazionalitate espainiarreko 23 urteko emakume bat, 20 eta 30 urte bi turista alemaniar eta 44 urteko bezero senegaldar bat dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lau pertsona hil dira eta gutxienez beste 20 zauritu —bederatzi larri eta zazpi oso larri— Palmako hondartzan (Balear Uharteak), jatetxe bateko sabaia behera etorrita. Medusa Beach Club jatetxeko terraza, lehen solairuan zegoena, sotoraino erori da behe solairuko zorua ere hondoratuz. Datozen orduetan kopuruak gora egin dezake, ez baita baztertzen hondakinen artean biktima gehiago egotea.

Hildakoak hiru emakume eta gizon bat dira: 23 urteko emakume nafarra —jatetxeko langilea—, 20 eta 30 urteko bi turista alemaniar eta 44 urteko bezero senegaldarra dira.

Zaurituei dagokienez, 16 pertsonak Mallorcako ospitaleetan jarraitzen dute.

Segurtasun iturriek jakitera eman dutenez, istripua 20:30 aldera gertatu da, Medusa Beach Club izeneko establezimendu batean. Une horretan, bezero eta langile ugari zeuden bertan.

Lekukoen arabera, lokalean bezero ugari zeuden, horietako asko turista atzerritarrak. Balear uharteetan turismo sasoiaren goi denboraldia hasita dago eta inguru horretan turista alemaniarrak ohikoak dira.

Medusa Beach Club jatetxeko terraza, lehen solairuan zegoena, behera etorri da sotoraino, behe solairuko lurra ere hondoratuz. Lehen hipotesien arabera, lehen solairuaren gehiegizko pisuak eragin du ezbeharra.

Lehen unetik, erreskate taldeak buru belarri aritu dira hondakinen artean harrapatutako jendea ateratzeko eta zenbait unetan isiltzeko ere eskatu behar izan diete inguratu diren herritarrei.

Palmako Udalak hiru dolu egun ezarri ditu.

Bideoak (1)