Istripua
AP-8an izan den istripu batek auto ilarak eragin ditu Galdakaon, goizeko lehen orduan
EITB MEDIA
Auto bat bidetik atera da, eta erdibitzailea jo du. Istripuan ez da inor zauritu.
07:20an, AP-8an, Galdakaoko ospitalearen parean, jazo den istripu batek auto ilarak eragin ditu Bilborako noranzkoan, baina handik bi ordura bere onera itzuli da zirkulazioa.
Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, auto bat bidetik atera da, eta erdibitzailea jo du.
Ezbeharrean ez da inor zauritu.